XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenago baziren baserriak beren artealdeak udaberrian Murumendi inguruko belardietara eramaten zituztenak.
Honela, bada, artzain txabolak zeuden Urresparatzen, Pagorriagan, Atxipiondon, Muñotxikin eta Zaraten, baina jadanik ez da ia inon aztarrenik ere gelditzen.
Egurgileek beren
Etxola hauek gaur egun denda kanadar esan ohi zaien kanpadenden tankerakoak izaten ziren, zeinak adar baten gainean, hau da, erdiko habearena egin eta bere bi muturretako euskarrietan sustengatzen zenaren gainean, beste adar batzuk inklinaturik ezarriz eraikitzen baitzituzten.
Alboetako adarren gainean lur zati belardunak,
Azken urte hauetan egindako konponketetan, aldaketetan eta eraikuntza berrietan, garaian garaiko teknika nahiz materiale modernoak erabili izan dira.
Gaur egun hormigoi armatua erabiltzen da, haritz-enbor handien ordez, zutabe eta habeetan.
Zoletan, berriz, hormigoizko habetxo eta blokeak erabili ohi dira zurezko ohol zabal eta habetxoen ordez.
Gelak bereizten dituzten holtzak buztin errez eginiko adreiluzkoak izaten dira, zementuz zarpeatuak eta igeltsuz zurituak, garai batean oholez edo gurutzaturiko hagez egiten zirenen ordez.
Kanpoko hormetako leihoak garai batekoak baino handiagoak izaten dira, etxera argi gehiago sartzen delarik.
Higieneari dagokionez, gaur egun baserri guztiek dituzte, ur hotza eta beroaz gain, osagarri guztiak dituzten bainugelak.
Etxeko ohiturak